2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

98km-ko EGUBERRIAK

IRUINEATIK GASTEIZERAINOKO EGUBERRIAK

Gaur, Amaiur eta Imanol, testu hau idatzi dute bere gurasoei buruz. Haien galderak Iruña zaharrean eta Gasteiz zaharrean egindako Olentzeroari/errege magoei buruz dira eta nolakoa zen azalduko digute gure galdera-erantzunen bidez.

AMAIUR:
Olentzeroren irudia
Nire amari egin diot elkarrizketa Gasteizkoa delako eta ikusteko ohitura ezberdinik dauden Gasteizen. 

· Noiz jasotzen zenituzten opariak? 24 gauean edo 25 goizean?

Opariak 24 gauean jasotzen genituen familia 
osoarekin.                          
                                                                                · Norekin ospatzen zenituzten gabonak?           
Normalean anaia-arrebarekin, ama-aitarerekin, aitona-amonarekin eta izeba-osabekin.                                      
· Tradizio bereziren bat zeneukaten?

Bai, nire aitona-amonarekin eta nire anaia-arrebekin Florida parkera joten ginen. Han belen erraldoi bat ikusten genuen, eta etxera bueltatzerakoan opariak zeuden.

· Zer bazkaltzen zenuten?
Gabonetako opariak

Gehienetan entxalada bat, fritoak, ganbak, haragia eta horrelako gauzak jaten genituen.

· Basterritarraz janzten zineten?

Bai, familia osoa janzten ginen.

· Ze urterekin ohartu zinen Olentzero ez zela benetazkoa?

 Ez nago zihur, baina uste dut bedertzi urterekin edo.




IMANOL:
Errege magoen irudi bat
Nik nire aitari egin diot elkarrizketa Txantreakoa delako eta ikusteko Gaizteizen eta Txantrean ohitura ezberdinak daudela.

Nire gurasoek, kasu honetan, Olentzero egunean kalejirara joaten ziren eta ikastolan Olentzero ospatzen zuten baina ez zen Olentzero opariak ematen zizkiena eta kalejira pasata etxean bizitza normala egiten zuten. Beraz, errege magoei buruz egitea erabaki dut.

Noiz jasotzen zenituzten opariak? 5 gauean edo 6 goizean?

Opariak 6 goizean jasotzen genituen familiarekin.

Norekin ospatzen zenituzten errege magoak?

Normalean anai-arreba eta gurasoekin ospatzen nituen

Tradizio bereziren bat zeneukaten?

Etxean lehenengo jaikitzen zena etxeko guztiak esnatu behar zituen. Opariak ireki eta ondoren neure amak txurroak txokolatearekin egiten zituen familia guztiarentzako. Kasu batean 3 pertsona etorri ziren 3 errege magoz jantzita eta guztiei esnatu ziguten. Oso esperientzia ona izan zen eta beti nire oroitzapenean geratuko da.

Zer bazkaltzen zenuten Errege Magoen egunean?

Ez genuen bazkari berezirik egiten, 8 anai-arrebak ginen eta ez zegoen presupuesturik... Beraz, bazkari normala egiten genuen eta postrerako rosko zati bana jaten genuen.


Zer egiten zenuen egunean zehar?

Goiz osoa etxean igarotzen nuen familiarekin. Bakoitza bere oparia probatzen zuen eta guztiak oso ongi pasatzen genuen.
Arratsaldean, berriz, kalera lagunekin ateratzen ginen eta bakoitzak bere oparia eramaten zuen guztiak jolastu ahal izateko.

Zenbat urterekin konturatu zinen edo kontatu zizuten Errege Magoak ez zirela existitzen?

7 urterekin gutxi gora behera konturatu nintzen ez zirela existitzen.



ESPERO DUGU ZUEN GUSTOKOA IZATEA!!    😃










                                        


















































































 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina