Ezkabako ihesa 1938ko maiatzaren 22an gertatu
zen. Eguzkia desagertzean gertatu zen eta ihes egin
zuten presoetatik hiruk Frantziara joatea lortu
zuten.
Ezkabako gartzela
1878. urtean eraikitzen hasi ziren eta 1919an bukatu zuten. Gartzela
lurrean sartua zegoen eta hiru solairu zituen. Horren eraginez
hezetasun handia zegoen eta baldintzak oso txarrak ziren.
![]() |
Gartzela |
Ihesa
Gartzelan 2.487 preso zeuden ihesa
gertatu zenean baina haietatik
soilik 795 ihes egiten saiatu ziren.
Ihesa 30 presok prestatu zuten eta esperanto hizkuntza erabili zuten
haien artean komunikatzeko eta beste pertsonak ez konturatzeko.
Maiatzaren 22an, afalorduan, harresiak irekitzen zuten giltzekin egin
ziren eta ihes egin zuten. Batzuk bertan geratu ziren baina besteak
mendian bera korrikatzen hasi ziren. Horietatik soilik ihesa prestatu
zuten 30ek bazekiten zer egiten ari ziren eta kotxeak zituzten haiek
itsaroten.
Besteek entzuna zuten Frantzia iparraldean zeuden mendiak pasatuz
zegoela, baina askoz urrunago zegoen.
![]() |
Gartzela goitik ikusita |
Aitonak bizitakoa
Nire aitonak 13 urte zituen eta Maquirriainen bizi zen ( Ezkabako
iparraldean dagoen herri bat). Gaua zen eta oihuak entzuten
hasi ziren, presoak ziren. Ateetan jotzen zuten ura eta janaria eske eta
nire aitona lehiotik begira zegoen. Frantzia non zegoen galdetzen zuten
esperantzagabe. Presoen atzetik poliziak etortzen ziren zaldien
gainean.
Hori pasa eta gero herriko jendeak txabola bat zegoela ikusi zuten mendian. Preso bat
zen, eta hor bizi izan zen arrapatu zuten arte. Tarzan deitzen
zioten mendian hainbeste denbora bizi izan zelako.
Hori izan zen gertatutakoa, eta horain pertsona talde batek Ezkabatik
Frantziara egin zuten bidea markatzen hari dira.
Angela
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina