2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

Haurtzaroa Herrian

HAURTZAROA HERRIAN 

Resultado de imagen de esparza de salazar
Zaraitzuko Esparza.

Herrietan bizitzeak abantaila eta eragozpenak ditu. Hauek kontatzeko, ez dugu aukera hoberik herriko bati galdetzea baino; kasu honetan,1930 jaioa, Pirineotako herri txiki batean eta horain Iruñean bizi dena; oso bizitza interesgarria izan duen nire amatxi Felisa.


Non bizi zinen txikitan?
Zaraitzuko Esparzan.

Zer animalia zenuen etxean?
Beihak, zaldiak, ardiak, ahuntzak, txerriak eta oiloak.

Eskolara joaten zinen?
Ni bai, gazteena nintzen eta. Nire anai- arreba zaharrenak ez jada gurasoei laguntzen geratzen zirelako eta bakarrik zaintzen zirelako.

Zer egiten zenuen egunean zehar?
Eskolara joaten ginen eta gero jolastera, denekin batera frontoira.

Eta zure aisialdian?
Puntoa egiten ikasi nuen.

Eta asteburuetan zer egiten zenuen?
Berdina, guztiz berdina. Han ez zegoen beste egitekorik.

Nola ezagutu zenituen zure lagunak?
Garai hartan, herrikoen hartean gebiltzan eta denak betidanik ezagunak.

Zertara jolasten zineten?
Soka saltora, mutilak pilotara... Eta orain zuek egiten duzuen bezala, batzuk elkartu eta solasean egon tarte batez.

Zer harreman zenuen zure anai- arrebekin?
Ba, oso ona.

Nola laguntzen zenuen etxean?
Ahal nuena egiten nuen. Animaliak zaindu, etxea garbitu...
Nire amatxi Felisa.

Zenbat urterekin hasi zinen lanean?
Eskola amaitu nuenean, ba... ez dakit... 15 inguru.

Zertan lan egiten zenuen?
Etxean laguntzen nuen, arrautzak bildu, baratzean aritu eta holakoak.

Zer festetara joaten zinen?
Ondoko herrietan dantzatzera.

Nola joaten zineten?
Oinez, garai hartan kotxerik ez zegoen.

Zer egiten zenuten festetan?
Dantzatu ahal genuen guztia. Han jotzen ziguten bakarra dantzatzen grenuen, gitarra eta trikitixa.

Zer botatzen duzu faltan zure herritik?
Ba, oroitzapena, han gelditzen da betirako; nire lagunak, etxea...

Zein da zure txikitako oroitzapen hoberena?
Nire amak egiten zituen txantxigorri opilak txerri hilketa ondoren. Eta, noski, herriko giroa, oso ona zela. Txorizoa, odolkiak, gazta, esnea ere oso faltan dut, nire anaek eta aitak nola zaintzen zuten artaldea eta animaliak orokrrean.

Eta txarrena?
Hil egin zirenean. Azken azkena ere bai. Ni bakarrik nago orain.

Oso azalpen ona da emandako hau herriko bizimoduari buruz eta horrela geihago ikasi ahal izan dugu jendeari buruz.


MMer.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina