2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

NIRE AMONA ELENII


"NIRE AMONA ELENI"
Nire amona Eleni, Piascan bizi zen, Kantabriako herritxo batean. 15 urte zituelarik Iruñera etorri zen bizitzera bere gurasoekin. Orain bere istorio miresgarri eta polita kontatuko dizuet berari egindako elkarrizketa honen bidez asko miresten eta asko maite dut.

20170523_204139.jpgNire amona 1939.urtean jaio zen, Kantabrian Piascan. Txikitatik Eleni oso bihurria izan zen horregatik, goitizen bat jarri zioten: “la fiebre Malta”

Orain nire amonaren bihurrikeri batzuk kontatuko dizuet:
  • Egun batean, nire amona bere lagunekin zegoen eta mutil baten urtebetetze festara zihoazen. Gailetak bakarrik mutilei emango zietela esan zietenean, planeatu zuten urteak betetzen zituena gauzen bila joaten zenean erasotuko zutela. Mutikoa hartu eta gerritik soka batekin lotu zuten tendedero batetik 3 metroko altueran. Beste mutiko batzuek hura ikusi eta neskak izan zirela zekiten, askatzean lurrera erori eta zartako bat hartu zuen eta kamiseta hautsi.
  • Nire amonak gauean hilerrira joateko beldurra zeukan. Behin bere lagun neska batzuekin joan zen eta zuhaitz batera igo ziren. Zuhaitzetatik, frutak botatzen zituzten, adibidez: aranak, gereziak… Eta hauek kamisetan biltzen zituzten eta denak jaten zituzten.
  • Nire amonak dantzaldi batean zegoen eta mutil ilehori bat hurbildu zitzaion eta hau esan zion:
-Oso gustuko zaitut, neska kursia zara.
Orduan Elenik besoak gurutzatuta “kursi zure ama eta zure ahizpa!” esan zion. Biharamunean, nire amonaren familiaren herritik itzultzean joan ziren merkatura Potesen eta ilehoria ikusi zuen zaldi eulitsu baten gainean eta barre pixka bat egiteko zera esan zion:
-Kaka egin duzu gainean?
-Ez, zer ba?- mutilak
-Ipurdia euliz josia duzu eta!
Mutila oso gorri jarri zen nire amona eta bere lagunak barrez lehertzen ziren bitartean.
BERAREN LANA
Nire amonak eskolara joaten zen. Baino ere gurasoei lanak egiten laguntzen zion.
Beraren irakaslea uzten zion  nire amonari goizago ikastolatik ateratzen janaria eramateko bere amari. Nire amonak animali asko zituen ardiak,ahuntzak....
Nire amonak zaintzen zituen eta erditzen zutenean hartzen zuen animali jaioberria eskuekin eta jeisten zen menditik ukuilura arte. eta hor zaitzen zuten.
AITAREN LANA

15 urterekin etorri zen hona bere aitak lanarengatik eta 23 urterekin ezkondu zen. 2 seme izan zituen baita ere.

                                                                                                          
         Beno ba, hau izan da nire amonaren bizitza, niretzat oso interesgarria eta
asko gustatzen zait eta espero dut zuei ere gustoko izatea.

                                                                                              Egilea: Lili Gartzia

                                                                                                           

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina