2017(e)ko maiatzaren 16(a), asteartea

GERRA ZIBILA





Historia hau nire aitatxi bizitako esperientzia bat da. Nire aitonak Javier du izena eta 86 urte ditu. Istorio hau oso interesgarria iruditu zitzaidan kontatu zidan momentutik eta zuekin konpartitzea oso ideia hona iruditu zait.


HAREN FAMILIA
Gerra Zibila hasi zenean, bost urte zituen eta bederatzi anai-arrebekin bizi zen, bost neskekin eta lau mutilekin. Bere aita irakaslea zen eta egun batean poliziek bere aita hartu eta ez zuten haren berririk izan. Nire birraitona hartu egin zuten, modu desberdinez pentsatzen zuelako eta hori honargabea zen haientzat.  
                                 
                                                                 
Bi haur jolasten ari dira bertan geratzen diren gauzekin.




LAN BATZUK
Bere amarekin eta anai-arrebekin bizi zenez janari eta dirua izan behar zuten denoi janaria emateko, orduan nire aitonak ogia banatzen hasi zen. Bere lagun bat, ogia banatzen zuen eta itxua zenez, nire aitonak berari laguntzea idea ona iruditu zitzaion. Janari pixka bat lortzeko, ogia bi zatitan zatitzen zuen eta zati bakoitzaren puska txiki bat hartzen zuen. Zazpi urtekin bere herriko umeek tenisan jokatzen zuten eta berak pilotak biltzen zituen dirua lortzeko.

Resultado de imagen de fotos de casa abandonasas gerra zibil


Hemen etxe apurtu batzuk agertzen dira bonbak bota eta gero.






BERE EMOZIOAK
Beldur asko pasa zuen beti bonbak botatzen aritzen zirelako eta ezin zen kalera atera. Askotan negar egiten zuen bere aitaren oroitzapenean eta momentu txar hartan bizitzen ari zena pentsatzen. 
                                                                              

BUKATUTAKOAN
Bera zortzi urte zituenean, Gerra Zibila bukatu egin zen eta Iruñera joan zen bere familia guztiarekin. Haien etxetik bota zieten eta bere ama lanbide bat izateko etorri ziren.  Bertan nire amatxi ezagutu zuen eta mekanikoa bihurtu zen. Orain oso pozik bizi da eta Gerra Zibila etapa garrantsitzu bat izan zen bere bizitzan.
Irune Ruiz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina